Nitran Pooleko langileak greban

Guaixe 2009ko irailaren 16a

Asteartean greba mugagabea hasi zuten Nitran Pool enpresako 15 langileek. Langileek egindako lanagatik zor zaien dirua kobratzea eskatzen dute. Langileek hilaren 1etik 5era ere greban izan ziren. Orduko hartan greba bertan behera gelditu zen, bi lan-zentroetako bateko langileek, kiroldegikoek, soldatak kobratu zituztelako. Orduko hartan langileek greba bertan behera utzi behar izan zuten, deialdian bi lan-zentroak aipatzen ez zirelako. Langileen ordezkariak (ELA) esan digutenez, "irailaren 3an jakinarazi genion enpresari lankideek kobratzen ez bazuten grebara joko genuela. Nitran Poolekin asko hitz egin dugu, bete ez diren promesa asko egin dizkigute". Langileek jakinarazi zutenez, apirila aldera antzeko egoera bizi izan zuten, baina zerbitzua eskaintzearen alde egin zuten orduan. Bigarren aldiz ez. Langileek azaldu zigutenez, "kiroldegiak zerbitzu egokia ematea nahi dugu, baina eskubideak errespetatuz". Kiroldegi itxiaren atetik, grebak erabiltzaileengan sortutako ondorioengatik nahigabetuta azaldu dira langileak.UdaDantzalekuko igerilekuan lan egin dutenek ez dute euro bat ere ikusi.