La buena nueva Donostia zinemaldian

Guaixe 2009ko irailaren 17a

Donostiako Zinemaldiak Euskal Herrira begira jarriko ditu zinearen maitaleak. Mundu zabaleko egungo ekoizpen onenen artean aukeratuta, 18 film lehiatuko dira Sail Ofizialean, Urrezko Maskorraren bila. Sail Ofizialaz gain, Zabaltegi, Horizontes Latinos edo Made in Spain atalek osatzen dute Donostiko Zinemaldi entzutetsua. Azken atal honetan botako dute Helena Tabernaren azken filma, La buena nueva. Astebetez zazpigarren artearen hiriburu izanen da Donostia eta egindako lana ezagutarazteko eszenatoki paregabea izanen da Helena Tabernarendako. Filma ikusteko bi aukera izanen dira: irailaren 22an, asteartean, 23:30ean, Principe 3 aretoan, eta 24an, ostegunean, 18:45ean, Antiguo berriko 4. aretoan. www.sansebastianfestival.com  Informazio ugari aurki dezakegu Donostia Zinemaldiaren web orri ofizialean: Zinemaldiaren historia, jaialdian parte hartzera doazen filmak, sariak, egitaraua, sarrerak, etab. Jaialdiz jaialdiFilma estreinatu zenetik jaialdiz jaialdi dabil Altsasuko zuzendariaren filma: Tutera, Iruñea, Bilbo, Granada, Valladolid, Cuenca, Nantes, Toulouse, Alemania, El Kairo, Manila, Uruguai, Bogota, Chicago edo Montrealen egon da, besteak beste. Ibilbide luze horretan, zenbait sari eta izendapen jaso ditu. Esaterako, ikuslearen saria jaso zuen abuztuaren amaieran, Calandako Luis Buñuel Nazioarteko Jaialdian.