Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, igandean, Nafarroako Foru Erkidegoko IV. Erremonte Txapelketako final laurdenetako bat hartu zuen Altsasuk. Koteto Ezkurra eta Gazteluri 32-40 irabazi zieten Zeberio II.ak eta Baleztenak. Ezkurrak lesionatuta eman du uda osoan eta kantxara itzuli denetik bigarren partida zuen Altsasukoa. Doneztebekoa ongi aritu zen baina Zeberio hobeki aritu zen, sasoitsuago dagoela erakutsiz. Nolanahi ere partida ederra izan zen, zaleek gozatzeko modukoa.Jaialdia zabaltzen zuen partidan Etxeberria IV.ak eta Aizpurua II.ak 23-30 galdu zuten Matxin IV.aren eta Agirrezabalaren kontra.