Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Burunda pilotalekuak Aspek antolatutako jaialdia hartuko du gaur, arratsaldeko seietatik aurrera. Oscar Lasa eta Xala jokatzekoak ziren, baina ezingo dira aritu. Horrela, Apezetxeak eta Urberuagak Alberto Ongay eta Arruti izanen dituzte arerio lehen partidan. Estelarrean Juan Martinez de Irujok Beroizekin osatuko du bikoa, Titini eta Pascuali aurre egiteko. Bestalde, Fiteron Camarero II.arekin osatuko du bikoa Jon Gorritik, Amantegiren eta Zabalaren kontra egiteko.