Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txapelketa bikaina osatu eta gero Yoldik eta Gorka-Merino II.ak jantzi dituzte Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako Torneoko txapelakAltsasuko Burunda pilotalekuak Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutako XL. Otadiko Kristo Deuna Pilota Torneoko final handia hartu zuen larunbat gauean. 350 pilotazale inguruk berotu zuten frontoia, eta jokatutako lehia guztiekin gozatu ederra hartu zuten. Giroa berotzeko kimuen lagunarteko partida jokatu zen, eta Galarza - Aldaz bikoteak 18-17 irabazi zien Ramirezi eta Gabirondori. Lehia biziarekin hasi zen, beraz, finalen gaua. Yoldi, gogotik lan egindaBuruz burukoan aurreikuspenak bete ziren eta Uharte Iruñeko Eneko Yoldik txapela jantzi zuen, Berueteko Xabier Otxotorenari 18-10 irabazi eta gero. Partida hasiera bikaina egin zuen Uharte Iruñekoak, 11-0 aurreratuaz, baina Otxotorenak ez zuen partida galdutzat eman eta tantoak biltzen hasi zen, 12-10era helduz. Hortik aurrera Yoldik sakea bereganatu eta zuzen zuzenean pilatu zituen tantoak, 18-10eraino. Markagailuak ez du hala islatzen, baina partida ona izan zen, gogorra, bi pilotariek dena eman baitzuten. Yoldik lan handia egin behar izan zuen txapela janzteko. Errioxarren nagusitasunaEta binakakoan Gorka eta Merino II.a errioxarrek ez zuten aparteko arazorik izan txapela janzteko. Asier Beitia eta Larrinaga bizkaitarrek ez zuten espero zen maila eman eta errioxarrek, aldiz, Otadiko Kristo Deuna Torneoan ibili diren bezala aritu ziren: bikain, nagusitasun handiz, dirdira eginez. Hasieratik dominatu zuten eta arerioek, bukaeran bereziki, akats asko egin zituzten. 22-10 gailendu ziren errioxarrak. Sari banaketan Altsasuko alkate Unai Hualde, Altsasuko kirol zinegotzi Iñaki de Migel, Nafarroako Pilota Federazioko ordezkari Jesus Maria Porrón eta IOn Oiartzun, Rural Kutxako ordezkari Gabriel Jauregi eta Sociedad Deportiva Alsasuako presidente Luis Lopez Zornoza eta Migel Angel Montesinos eta Pablo Lopez de Goikoetxea ordezkariak izan ziren.