Titin Irujo baino gehiago Altsasun

Guaixe 2009ko irailaren 15a

Aspek pilota jaialdi bikaina antolatu zuen atzo Altsasuko festen egun handian. Hasierako partidan Apezetxeak eta Urberuagak 22-8 irabazi zieten Alberto Ongayri eta Arrutiri, eta partida nagusian Titin eta Pascual izan ziren jaun eta jabe: 12 tantotan utzi zituzten Juan Martinez de Irujo eta Beroiz. Titinen eguna izan zen atzokoa, eta Irujok ezin izan zuen ezer egin. Bestalde, Fiteron, Camarero II.ak eta Jon Gorritik 22-18 irabazi zieten Amantegiri eta Zabalari.