Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Extremadurako kultur elkarte altsasuarrak Avilarako bidaia antolatu du urrian, 10etik 12ra bitartean. Larunbat goizean Altsasutik abiatu eta hirira iritsi eta han bazkaldu ondoren, Avilan barnako bisita gidatua izanen da. Domekan Gredosko mendia, Mombeltran gaztelua, Arenas de San Pedro eta Candeleda herria ezagutzeko aukera izanen da. Astelehenean Avila ezagutzeko aukera izanen da atzera ere eta bazkaldu ondoren etxerako bidea hartuko da. Irailaren 25era arteIzen ematea irekia dago. Kutxaren bulegora joan behar da. Bazkideek 215 euro ordaindu behar dituzte, ez direnak 220.