Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuaren, Sunsundeguiko zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren bilera egitekoa da aurki. Mahai gainean Kataluniako Altair enpresak lantegia bideratzeko prestatu duen bideragarritasun plana izanen da. Aurrera eginen badu mahaira biltzen diren 3 aldeen oniritzia beharko du. Irailaren 10ean aurkeztu zion Sodena enpresa publikoak bideragarritasun plana enpresa batzordeari (UGT 5, ELA 4, LAB 3 eta independente 1). Besteak beste jasotzen da: hilaren 22an bukatzen den enplegu erregulazio espedientea luzatzea; momentuz kaleratzerik ez izatea; langileek konpromisoa izatea malgutasun eta emate datak betetzea edota zuzendaritza taldean gobernuko konfiantzazko pertsonak sartzea. Hala ere, guztia hurrengo bileran zehaztuko da. 276Langile ditu Sunsundeguik.