Ludotekako matrikula epea zabalik dago

Guaixe 2009ko irailaren 17a

Kangu Udal Ludotekaren ikasturtea urriaren 5ean hasiko da eta ekainaren 11ra arte iraunen du. Tarte horretan seme-alabak udal zerbitzu horren erabiltzaile egin nahi dituzten gurasoek izena eman beharko dute. Hilaren 26ra arteko epea dago matrikula egiteko. Saio bakoitzean 40 plaza daude. Izen emate epea despeditzean plazak badaude taldea osatu arte hartuko dira, hori bai ludotekan. Lau eta zazpi urte artekoek astean behin joategatik 24,55 euro ordaindu beharko dituzte. Astean bitan bada, 45,95 euro. 8 eta 12 urte bitarteko haurrek urteko 5 euroko kuota bakarra ordainduko dute. Familia bereko haur bat baino gehiago badaude urteko 3 euroko hobariak izanen dituzte.SaioakJaiotze dataAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala2002/200517:00-18:3017:00-18:3015:00-17:0017:00-18:3017:00-18:301998/2001 18:30-20:0015:00-17:0018:30-20:0018:30-20:000-3 urte18:30-20:00 18:30-20:00                     012 telefonoaIzen-ematea hara deituz egin behar da, astegunetan goiz eta arratsaldez eta larunbatetan goizez.