Altsasuren helburua: Goian egon eta igoera fasea jokatu

Guaixe 2009ko irailaren 23a

Iban Martinez de Albeniz da entrenatzaile berria. Zelai artifiziala egin ez izanagatik ezin dela modu duinean lan egin dio presidenteakDenboraldia ongi hasi du Altsasuk. Lehen jardunaldian Burladesen kontra irabazi egin zuen eta larunbatean, Dantzalekun, husna berdindu zuen Donezteberekin, emaitza justua partida oso lehiatuan. Laugarrenak dira sailkapenean, eta larunbatean Iruñean jokatuko dute, bigarrena den San Ignazioren kontra. Ongi ibiltzea espero dute Altsasun, Sociedad Deportiva Alsasuako futbol saileko buru Pablo Lopez Colinak adierazi baitu Altsasuren helburua Erregionaleko goi postuetan egotea dela. "Goian egon eta Preferente mailara igotzeko igoera fasea jokatu beharko luke Altsasuk, populazioagatik eta historiagatik bada ere azken mailan ez bailuke egon beharko" azpimarratu du. Ildo horretan, iazko denboraldiaren balantzea ez da ona, Altsasuk 10. tokian despeditu baitzuen liga. "Bigarren itzulia txarra izan zen. Jokalari garrantzitsuak lesionatu ziren, eta zazpi edo zortzi jokalari kaleratu zizkiguten partida hartatik aurrera iparra galdu genuen eta taldeak behera egin zuen. Aurten ongi hasten bagara eta jokalariek sinesten badute, goian egotea lortuko dugu" dio konbentzituta Pablo Lopez Colinak. Entrenatzaile berriaAurreko urteko entrenatzaile Francisco Gomez Rovirak taldea utzi eta gero, Altsasuk entrenatzaile berria du, Araiako Alipendin, Agurainen eta Alavesen aritutako Iban Martinez de Albeniz. Taldeari tamaina hartzen ari zaio araiarra, eta entrenatzaile serioa da. Laguntzaile lanetan Iñaki Cristobal altsasuarra izanen du. Cristobal futbolaria da, baina lesio batengatik jokatzerik ez duenez, laguntzaile lanak eginen ditu. Haien aginduetara ariko dira Erregional mailan ariko diren 20 futbolariak, guztiak altsasuarrak, olaztiar pare bat izan ezik. "Guretzat garrantzitsuena da etxeko jokalariak izatea, jendea taldearekin identifikatzeko. Ez ditugu Iruñeko jokalariak ekarriko mailaz igo ahal izateko. Azken mailan behar badu, hala izan dadila, baina beti etxekoekin" dio Altsasuko arduradunak. Plantillan ez da apenas aldaketarik izan. Gazte mailatik jokalari pare bat mailaz igo dira, eta beste taldetan arituta bueltatu diren beste pare bat izan ezik gainontzekoak iazkoak dira. Erregional mailan zazpi-zortzi talde indartsu ibiliko direla uste du Pablo Lopez Colinak. Etxarri, Ardoi, Doneztebe, Altsasu... hor egonen dira. "Aurten erregionala oso lehiatua izango denaren sentsazioa dut" gaineratzen du. AurrekontuaErregional mailako taldearen aurrekontua 16.000 ingurukoa da. Horri gainontzeko talde guztiena gehitu behar zaio, eta kategoria txikienen aurrekontua Altsasuko Udalak bere gain hartzen duela kontuan hartu behar da. Momentuz Sociedad Deportiva Alsasuak ez du aparteko arazorik kontuak lotzeko. Kuota ordaintzen duten 300 bazkide inguru ditu, kartelan kolaborazioa jartzen duten 44 kolaboratzaile, publizitatea duten 25 hesi, Altsasuko udalaren diru laguntza, Osasunako filial izatetik jasotzen duen laguntza, Mankomunitatetik eta Kirol Institututik jasotzen duen laguntza, eta Katealde produktuen loteak zozketatzen ateratzen duten dirua, besteak beste. Babesleek taldeen ekipazioa hartzen dute bere gain: Salmen etxeak Erregional maila, Valcarcek gazteen maila, Carpinteria Garciandiak eta Seguros Vitaliciok kadeteena, Construcciones Muroak eta Construcciones Alzatek haurrena, eta Construcciones Tabarrek, Tipi-Tapa oinetakoak, Citroen San Migelek eta Txartelek kimuen mailakoak. 12 futbol taldeSociedad Deportiva Alsasuak 11 futbol talde ditu: Erregional mailakoa, Gazteen Bigarren mailakoa, kadete mailako 2 talde, haurren mailako bi talde, kimuen mailako lau talde eta benjaminen mailako talde bat. Eta uste dute kadete mailako nesken areto futbol taldea sortuko dela. Hortaz, 210-220 jokalari inguru dabiltza Altsasuko futbol taldeetan, 24 monitorerekin. Ez da makala.Belar artifizialeko zelaiko lanak hasi gabePablo Lopez Colina oso kexu dago Dantzalekuko belarreko futbol zelaian zelai artifiziala egiteko lanak ez direlako hasi. "Instalazioak ekainean uztea eskatu ziguten lanak egiteko eta oraindik ez dira hasi ere egin. Lanak egiteko dirua Madrilgo Gobernutik dator eta 2009ko ilbeltzaren 1etik dute eskura, baina oraindik lehen bezala gaude" dio, haserre. Badirudi txosten teknikoak, proiektuak, prospekzioak eta beste kontu batzuek atzeratu dutela lana, udaleko tramiteek, baina horrek eragin zuzena du aurtengo denboraldian. "Guk uste genuen irailerako zelai berria prest egonen zela, eta horregatik ez dugu belarrekoa zaindu, eta orain liga hasi eta egoera oso txarrean dagoen zelaian aritu beharko gara. Horrela ezin da modu duinean entrenatu ez jolastu" gaineratzen du. Obrak hasten direnean Dantzalekuko goialdean dagoen hareazko zelaira jo beharko dute.   ALTSASU 2009-2010JokalariakAtezainak: Ivan Gorriz eta Javier CristobalAtzelariak: Josu Hualde, Endika Lopez, Aritz Zabala, Gorka Arakama, Felix Dominguez, David Martin eta Javier BarrenetxeaErdilariak: Yoel Barreiro, Aaron Ramos, Ruben Ramos, Xabier Gonzalez, Xabier Lopez, Joseba Lizarraga eta Jonathan DavilaAurrelariak: Jonathan Higuero, David Fernandez, Igor Medina eta Victor SalgueroEntrenatzaileaIban Martinez de Albeniz eta Iñaki Cristobal (laguntzailea).Zuzendaritza batzordeaSociedad Deportiva Alsasuako presidentea: Luis LopezFutbol saileko presidentea Pablo Lopez Colina, bokala Guzman Lobo, koordinatzailea Javier Fernandez, eta zuzendaritzako kideak Jacinto Borrega eta Manuel Ramos.