Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoneko bukatuta dago Dantzaleku San Pedrorekin lotzen duen oinezkoendako senda. Sendaren abiapuntua Dantzalekuko lurrezko futbol zelaiaren atzeko aldean dago. Ofitaz egindako bidexka Basoitxira sartzen da ondoren, eta Txantxitakoerreka gurutzatu eta gero, San Pedro alderaino iristen da. Guztira 1,2 km luzera du. Ekintza horrek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza izan du.Bestetik, 4 peoi hasi dira lanean Altsasuko Udalarendako. Horien egitekoa izanen da herriko lorategiak zaintzea eta basoan garbiketa lanak egitea.