Bi presoren bizipenak antzerkira

Guaixe 2009ko urriaren 2a

Extremadurako kultur astea ospatzen den honetan, bertako antzerki taldea ekarri du La Encina kultur elkarteak. Rechipe Teatro taldeak arrakasta itzelarekin mustu berri duen obra ekarriko du Altsasura, Javier Rey de Solaren De la gaseosa al champán antzezlana. Kartzelan zigorra betetzen ari diren bi presoak dira protagonistak. Elias Gonzalezek eta Pablo Bigeriegok hartuko dute haien papera, Avelina Cienfuegosen zuzendaritzapean. Bi lapurren arteko elkarbizitzak eta denboraren joan geldoak une barregarriak sorraraziko ditu. Tragediak eta komediak bat eginen dute antzezlean.Urriaren 3an, larunbatean, 20:30ean, Altsasuko Iortia kultur guneanSarrera: 4 euro.