Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 3tik 10era galaz jantziko da Nafarroako hiriburua, Iruñeko X. Zinemaldia hartzeko. 608 film aurkeztu dira jaialdira, 223 dokumental Valor Visual sailean, 153 film labur Alternatif atalean, 98 film labur Alfernatif internacional sailean, 18 Cortico navarro izenekoan eta 116 film Educactif sailean. Iruñeak hartuko ditu jaialdiaren sail guztiak. Baina Educactif saila hiriburutik kanpo ere aterako da. Agoitz, Bera, Lizarra, Irurita, Tafalla eta Tuterarekin batera, Altsasuk hartuko du gazteei zuzendutako saila. Emanaldi bikoitzaAstelehenean iritsiko da Educactif Altsasuko Iortia kultur gunera. Gonbidatutako ikastetxeei mugatutako emanaldiak izanen dira. Drogen gaia landuko dute 12:00etatik aurrera. Horretarako:Pasa la vida filmea ikusiko dute.EducactifIruñeko Zinemaldiko sail berezia da Educactif. 14 eta 18 urteko gazteak hezteko helburuarekin sortu zen atal hau. Gazteen artean izaera kritikoa eta gogoetarako ohitura sortu nahi dute. Irudia da horretarako komunikazio tresna. Iaz, Nafarroako 57 ikastetxetako 9.800 ikaslerengana iritsi zen Educactif. Gaurkotasuneko gai sozialak lantzen dituzten filmak aukeratzen dira sail honetarako. Arrazakeria, buylling-a, ezgaitasun fisikoa, giza eskubideak, immigrazioa, drogak, langabezia eta abar. Errealitate horiek gazteei erakutsi eta horien inguruan sentsibilizatzeko aukera ematen dute filmek. Ikastetxeekin batera lantzen dira filmak. Programazio berezia prestatzen da horretarako. Aurtengo edizioan leku berezia eginen zaie GKE-ek eta gizarte elkarteek egindako lanei.