Ibarra karlismoko gertaera garrantzitsuenak ezagutzeko turismo ibilbide baten barruan

Guaixe 2009ko irailaren 29a

Agorrilaren 19az geroztik Altsasuko Foruen plazan, elizaren sarreraren ezkerretan, Karlismoaren Bideko informazio taula dago ikusgai. Taula hori Nafarroan barna jarri diren beste 17 informazio taula eta kartelekin batera karlismoko gertaera garrantzitsuenak ezagutzeko turismo ibilbide bat osatzen dute. Ekimena Kultura eta Turismo Departamentuarena izan da. Beste ibilbide batzuekin batera, "bide horiek sortu eta garatzearen helburua da turismo eta kultur eskaintza sustatzea eta dinamizatzea".TaulaAltsasun jarritako informazio taulan ibarreko gatazkak aipatzen dira. Izan ere, eremu estrategikoa izan da, bai Arabatik Iruñeara bai Lizarrerrira joateko pasabidea izan baita. Zumalakarregi buru zuten karlisten eta Quesadaren liberalen arteko lehen borroketako bat Altsasun gertatu zen, 1834ko apirilaren 22an. Borroka hartan Quesadaren taldeak galdu egin zuen.www.turismo.navarra.esBideari leku bat egin diote web orrian. Bidearen deskribapen eta argazkiekin informazio liburuxkak banatu dituzte.