Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurizko zaldi hazleen elkarteak, Ascanak, moxala erretzen du Altsasuko ferietan, haragi mota horren kontsumoa sustatzeko. Moxala pintxotan saltzen dute eta salmentatik ateratakoa irabazi-asmorik gabeko bertako elkarte bati ematen diote. Jakina, elkarte horretako kideak moxala saltzeak dakarren lan guztiaz arduratu behar dira. Urriaren 7aEkimenean interesa duten elkarteek instantzia bat aurkeztu behar dute udaletxean urriaren 7ko 14:00ak baino lehen. Zozketa urriaren 9an, ostiralarekin eginen da, 13:00etan, udal osoko bilkuren aretoan.