Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean denboraldi berriari ekinen dio Altsasuko Gazte Txokoak. Horrela, larunbat, igande eta jaiegunetan, 17:00etatik 21:00etara gaztetxoek aukera zabala izango dute: jokoak, tailerrak, filmak, ping-ponga... finean, lagunekin biltzeko aukera aproposa da Altsasuko Udaleko Gazte Zerbitzuak 12 eta 17 urte bitarteko gazteei eskaintzen diena, euren gustuko ekitaldiak antolatuz. Gaztelekua atontzeko lanak bukatzen diren bitartean Gure Etxean eskainiko da zerbitzua. Etxeko txapuzak ikastaroa, interesgarriaAltsasuko Udaleko Gazte Zerbitzutik adierazi dutenez, oso interesgarria da prestatu duten ondoko ikastaroa: etxeko txapuzak, etxetik kanpo bizitzeko. Bost saio izango dira: joskintza, elektrizitatea, sukaldaritza, iturgintza eta dekorazioa. Saio bakoitza 2 ordukoa izanen da eta 15 euroko prezioa du ikastaroak. Informazio gehiagorako Gazte Informazio Gunetik pasa daiteke edo 012 telefonora deitu. Udal ikastaroetan izena ematea zabalikAltsasuko udaleko kirol, kultura, berdintasun eta gazteria zerbitzuek ikasturte berrirako antolatutako ikastaroetan izena emateko epea luzatu da, urriaren 10era arte. Izena emateko 012 telefonora hots egin behar da (8:00etatik 19:00etara eta larunbatetan 9:30etik 13:30era). Eskaintza zabala da. Haurrendako: yoseikan budo (berria, euskaraz), taekwondo, soinketa erritmikoa (euskaraz), saskibaloi eskola, areto futboleko eskola, futbol 7-areto futbola, irristaketa eskola, atletismo eskola, esku pilota (euskaraz), txirrindularitza eskola eta tenis eskola (euskaraz). Gazteendako: aisialdiko monitorea (euskaraz), etxeko txapuzak, makillajea (euskaraz), malabareak eta orekak, saskibaloi eskola, futbol eskola, emakumezkoen areto futbola, frontoia, irristaketa eskola, atletismo eskola, esku pilota (euskaraz), txirrindularitza eskola, tenis eskola (euskaraz), taekwondo, soinketa erritmikoa eta yoseikan budo (berria, euskaraz). Eta helduendako: yoga, literatura tertuliak, ehoziri taldea, lentzeria, pentsamendu positiboa (emakumeendako) eta antzerki tailerra.