Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean itxialdia bukatu zuten Isphordingeko langileek. Denbora tarte horretan zenbait gauza mugitu dira: enpresak hitz eman du aste honetan bertan aurkeztuko duela bideragarritasun plana Industria Departamentuan. Altsasuko alkateak bitan hitz egin du Industria Departamentuarekin Isphordineko arazoari buruz eta Nafarroako Gobernuaren erantzuna izan da, hoberena dela itxarotea, enpresak paperak aurkeztu arte. Grebak aurrera darraiBitartean, greban jarraitzen dute enpresako langileak. Egunero egiten dute elkarretaratzea udaletxe aurrean, eguerdiko 12:30etatik 13:00ra.