Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festak dataz aldatzea edo ez domekan erabakiko dute altsasuarrek. Udalak antolatutako herri-galdeketan altsasuarrek baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diote galdera honi: "festak irailaren 14tik gertuen dauden ostegunetik astelehenera izatea nahi duzu, asteburua barne dutela, edo, orain arte bezala, irailaren 13tik 17ra izatea nahi duzu?". 6.563 altsasuar daude deituak parte hartzeko. Emaitza loteslea izanen da.Gure Etxea eraikinean jarriko dira boza emateko ontziak 8:30etik 20:30era Altsasun erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek izango dute bozkatzeko eskubidea. Bozkatzeko nortasun agiria aurkeztu beharko da. Hauteskunde mahaiko lehendakaria alkatea izango da eta udalbatzako zinegotziak kideak izango dira. Gaueko 20:30etan zenbaketa publikoari hasiera emango zaio. Jakina den bezala, Kultura Batzordeak Udalbatzari proposatu zion aurtengo festak irailaren 10etik 14ra aldatzea —asteburuan ospatuz gero, jende gehiago egongo zelako—; eta datozen urteetako egutegia finkatzeko, herri kontsulta egitea ere proposatu zion. Udalak onartu zuen proposamena, eta uztailaren 30eko bilkuran, erabaki zuen herri kontsulta loteslea izango zela, hau da, udalak bozketaren emaitza onartuko zuela, eta ez zela gutxieneko parte-hartzerik eskatuko. Bost txupinazoAurten bost txupinazo izan dira. Irailaren 10ean udaletxetik botatakoaz gain, irailaren 13an Jubilatuen Elkartetik, SD Alsasuako tabernatik eta Zumalakarregi plazatik auzokide batzuek txupinazo bana bota zuten data aldaketarengatik protesta egiteko. Udaletxe ondoan beste bat izan zen. Gazteek aurtengo festen dataren aldaketa egiteko moduarekin protesta egin zuten. Atzera begira1905. Festak eta feriak urriaren 20tik 24ra ospatu ziren. El Eco de Navarra egunkariak hilaren bostean zehaztu zuenez, "festak urriko azken hamarrekoan ospatzen dira". 1918. Udalak erabaki zuen festak eta feriak bertan behera uztea. Arrazoia urte hartan hainbeste jende hil zuen gripe epidemia izan zen. (El Pensamiento Navarro, 1918-10-19).1929. La Voz de Navarra egunkariak herrian zabaldua zegoen zurrumurru baten berri eman zuen: "gure udalak festen data aldatzeko asmoa du euriak haiek zapuztu ez ditzan". Plebiszitua eginen zela aipatu zuen eta festak abuztuaren 15era aldatzearen alde agertu zen (La Voz de Navarra, 1929-10-30). Diario de Navarran ere gaiaren berri eman zuten eta iraileko gurutzera aldatzea proposatu zuen, "nekazaritzako lanak despedituak daudelako" (Diario de Navarra, 1929-11-07).1930. Festak irailean ospatu ziren aurreneko aldiz, 14tik 17ra (La Voz de Navarra, 1930-08-26). Feriak urriaren 26 eta 27an izan ziren (El Pensamiento Navarro, 1930-10-15). 1933. Festak irailaren 16tik 20ra ospatu ziren (La Voz de Navarra, 1933-09-07).1934. Festak irailaren 15etik 19ra ospatu ziren (La Voz de Navarra, 1930-09-09).1935. Festak irailaren 14tik 18ra ospatu ziren (La Voz de Navarra, 1930-09-11).