Sunsundegui desblokeatzeko bidean dago

Guaixe 2009ko urriaren 2a

Asteazken goizean Susundeguiko enpresa batzordeak Sodena eta Nafincorekin bilera egin zuen Iruñean. Langileen ordezkariei jakinarazi zietenez, aurreakordio bat lortu dute Sunsundeguiko administratzaile bakarrarekin, Angel Pozuetarekin enpresatik kanpo gelditzeko; hori dela eta aipatu enpresak, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoak, prest azaldu dira akzioen %100a. Beraz, guztia aurrera badin badoa, eta langileek flexibilitate baldintzak betetzeko prest azaltzen badira bidean egongo litzateke Sunsundegui enpresaren soluziobidea. Enpresa goitik behera berregituratu behar daSunsundegui atakatik ateratzeko ardura Iturralde eta Sagües Ingeniaritzari eman dio Nafarroako Gobernuak. Horrek, bideragarritasun plana egin duen Kataluniako Altair enpresaren laguntza teknikoa izango du. ELAko ordezkariak adierazi duenez, "hasteko enpresaren jarduera ezagutu nahi dutela esan digute, zuzendari orokorraren perfila eta gainerako zuzendarienak zehazteko". Beraz, lehenengo lana izanen da enpresa berregituratu eta martxan jartzea eta ondoren etorriko da lanposturako egokia izanen diren zuzendariak kontratatzea. Berme eta inbertsioaOraindik ez dute zehaztu zenbat diru aurreratuko duen Gobernuak. Nola nahi ere, Susundeguiren arazo finantzarioa lau iturrien bitartez bideratu nahi du Nafarroako Gobernuak. Batetik, dirua zor zaienei atzerapenak negoziatzea; hartzekodunak hornitzaileak eta langileak dira. Bestetik, Gobernuaren iritziz Sunsundeguik hipotekatzeko eta garantian jartzeko adina aktibo ditu finantzazioaren zati bat lortzeko.Hirugarrenik, Nafinco enpresa publikoaren bermeak izango lituzke. Hasteko 5 milioi euro baimendu dute, baina gerora gehiago izan daitezke. Ohiko den bezala, dirua aurreratzeagatik Nafincok akzioak erosiko lituzke.  Eta, azkenik, Sodenak maileguen bitartez finantzatuko luke produkzio sistema automatizatzeko egin beharreko inbertsioa. Jakina den bezala, bideragarritasun planak zehazten du enpresak produktu ona ekoizten duela, kalitaztezkoa dela eta bezeroek baloratzen dutena, baina kostea hobetu beharra dago. Horretarako ezinbestekoa da produkzio sistema automatizatzea. Eragile sozialakLangileek pozik hartu dituzte aste honetako berriakBienvenido Gallego, UGTko ordezkariak esaterako, itxaropentsu dago: "guztion konpromisoarekin enpresa aurrera atera daiteke. Sunsundegui etorkizun handiko enpresa izan daiteke".  Kike Aldasorok adierazi digunez, Iturralde eta Sagüesekin bilera bat izan beharko dute aurki, langileei zer-nolako baldintza jartzen dizkieten ezagutzeko. "Baldintzak oso gogorrak ez badira adostasun batera iritsi gaitezke lanean lehenbailehen hasteko, izan ere, langile asko gaizki pasatzen ari dira". 276 langileAutobus eta tren karrozeriak egiten dituzten Altsasuko enpresan, guztira 276 langile aritzen dira lanean; gehi inguruko hainbat enpresa txiki ere. 1996an Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso zuen Sunsundeguik. Egun CAFekin itun bat dauka. Baldintzak: Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariak Enpresa Batzordeari asteartean bidali zion idazkian ondokoa adierazten zuen Jose Maria Roig Kontseilariak: "Nafar guztion dirua erabili ahal izateko, jabeek euren eskubide eta erabakitzeko gaitasuna galdu beharko lituzkete, baita zuzendaritzak ere; eta langileek batzordeari azaldutako baldintzak bete beharko lituzkete. Hori egin ezean, ez litzateke eraginkorra izango eta gizarteak kargu hartzeko modukoa izango litzateke nafar guztion dirua erabili izana laster batean krisian egongo den enpresa bati laguntzeko".Sodena eta Nafinco Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoak dira: Sodena kudeaketa eta teknologia eragilea da; eta, Nafinco, enpresak finantzarioki laguntzeko enpresa publikoa.