Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sunsundeguiko jabeek euren eskubide eta erabaki ahalmena uzteko prest azaldu dira; hori dela eta Sodena eta Nafinko enpresa publikoak, Sunsundeguiko akzioak erostea aztertzen ari dira. Gaur eguerdiko 14:30ean batzarra eginen dute langileek. Bertan erabakiko dute larunbaterako Urretxun eta Ormaiztegin deitu dituzten manifestaldiak berten behera utzi ala ez. Berri onak dira horiek Altsasuko enpresaren egoera desbloketzeko. Izan ere, jakina den bezala, jabetza aldatzea eta enpresaren kontrola eta kudeaketa Sodena eta Nafincoren eskura pasatzea, Nafarroako Gobernuak jarritako baldintza mugiezina zen. Hala, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoek, enpresaren kudeaketa eta kontrola Iturralde eta Sagües Ingeniaritzaren esku utzi dute.