Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Encinak elkarteak domekan despeditu zuen antolatutako kultur astea. Jesus Cidoncha lehendakaria "oso gustura" agertu da ekitaldi guztiak "oso ongi" joan baitira. Orain, ostegunetik aurrera Iruñeko Etxe Erregionalen Federazioak antolatutako astean parte hartuko du La Encinak. Elkartean sartu berri da eta estreinako parte hartzea izanen du honakoa. Isabel Blanco Extramadurako jatorria duen olerkariaren pregoiarekin zabaldu zen astea. Poetak La Encinaren historia bera izan zuen hizpide. Berak Extremadurarekin duen lotura eta bere azken lana izan zituen hizpide. Hitzak errezitaldi musikatuari eman zion txanda eta Pedro Canillo gitarran lagun zuela emanaldia eskaini zuen. Saio lasaiaren kontrapuntua Celemin taldearen musika biziak jarri zuen. BazkariakLarunbatean egindako bazkarian bildu ziren guztiak boza eman zuten. Hala hautatuak izan ziren dama txikia, Ines Moreno Sanchez (10 urte), eta dama handia, Alba Moreno Gallardo (18 urte). Biek ere Iruñeko Etxe Erregionalen asteko ekitaldietan parte hartuko dute elkartea ordezkatuz. Larunbatean Iñaki musikari lakuntzarrak dantzarako doinuak jarri zituen bildu ziren 60 lagunendako. Domekan La Encinako gazteek antolatutako taekwondo erakustaldia izan zen. Kultur astea antolatu duten establezimenduak gosaltzera gonbidatu zituzten. Bazkaltzera 78 pertsona bildu ziren. Maria Vital eta Aurelio Lucas omendu zituzten eta dantzaldi ederrarekin despeditu zen saioa.Asteartetik Gure Etxean ikusgai zegoen erakusketak larunbatean itxi behar izan zituen ateak, domekan han herri galdeketako hautestontzia jarri behar baitzen.