Festen data bere horretan geldituko da

Guaixe 2009ko urriaren 5a

Domekan herri kontsultan altsasuarrek festen datak aldatzea edo ez erabakitzeko aukera izan zuten. Data ez aldatzearen aldeko hautua garbia izan zen. Boza eman zuten 1776 altsasuarretatik, 1436 ezezkoa eman zuten (%77). Baiezkoa, berriz, 332k (%23). Baliorik gabeko 8 boz izan ziren. Beraz, festak 13an hasi eta 17an despedituko dira aurrerantzean, udalarendako kontsultaren emaitza loteslea zelako. Gauzak horrela heldu den urteetan festak astelehenean hasi eta ostiralera arte luzatuko dira. %27ko parte-hartzea6562 altsasuarrek zuten iritzia emateko eskubidea. Soilik 1776 erabili zuten.