Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero bezala, herriko ferien aurretik, jardunaldia antolatu du Altsasuko Mikologia elkarteak. Zizak ardatz hartuta, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta erakusketa izanen dira Altsasuko mikologia jardunaldietan. Ultzamako parkeko arduradun Javier Gomezek emanen die asteartean hasiera jardunaldiei; baliabide mikologikoen arautzea eta ziza-barrutiak izanen ditu hizpide. Asteazkenean, Cristobal Burgosek hartuko du txanda; Setas en el Pirineo de Huesca dokumentala ekarriko du. Ostegunean izanen dute segida hitzaldiek. Roberto Fernandez bizkaitarrak pago-zizen inguruko hitzaldi berezitua eskainiko du. Altsasuko Iortia kultur guneak hartuko ditu jarduera guztiak, asteartetik ostegunera, 19:30etik 21:30era. Jardunaldiak ixteko, ohi bezala, mikologia elkarteak antolatutako ziza erakusketa hartuko du Gure Etxeak ferietako domekan.