Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Engrazia eta Agustina Fernandezek eta Rosa Orellanak gobernatzen duten baratzak hiru kalabaza eder eman ditu. Pilotajauku dermioan sortu dira kalabaza galant horiek, landare bakoitzetik bana. Kalabaza berdeak 49 kilo ditu, kalabaza nabarrak 62 eta kalabaza laranjak 74. Kilo pasako tomateak ere izan dituzte, eta ziurtatu digutenez "aurten baratzeko produktu guztiak ederrak izan dira". Arrazoia "eguraldia" izan dela diote, baita neurrian botatako ongarri naturala ere. Horren ardura Antonio Gomezek izan du. Kalabazak etxera ekartzea kosta egin zitzaien, hiruren artean jaso behar izan baitzituzten. Orain purean, arrautzaztuak edota bizkotxoan prestatu eta janen dituzte, bai haiek bai ezagunek. Izozgailuan ere tokia eginen diete.