Isphordingo bideragarritasun planak 58 langileren kaleratzea aurreikusten du

Guaixe 2009ko urriaren 7a

92 langileetatik 58 kaleratzea eta Nafarroako Gobernuari 2.850.000 euroko eskaera egitea. Hori jasotzen da Isphording enpresako zuzendaritzak prestatu duen bideragarritasun planean. Diruari erabilera hau emanen lioke enpresak: 1.700.000 euro kaleratzeen ordainketak pagatzera bideratuko lituzke; 600.000 euro langileei zor dizkien nominak ordaintzeko; 200.000 euro langileen etorkizuneko nominak ordaintzeko eta gainerakoa banku eta hornitzaileei ordaintzeko. Hori guztia dago jasoa Isphording-ek aurreko ostegunean Nafarroako Gobernuari aurkeztutako bideragarritasun planean. Enpresa batzordeak (5 ELA eta 3 LAB) plana "oso gogorra" dela adierazi du, eta gaineratu dute ez dutela onartzen. Egoera bideratzeko Nafarroako Gobernuarekin egitekoa duten bileraren zain daude langileak. Gobernuak bideragarritasun plan horren inguruan duen iritzia ezagutu nahi dute langileek eta, aldi berean, foru administrazioari eskatu diote berak enpresarendako bideragarritasun plan bat egiteko. Langileendako enpresaren planak "dirua eskatu besterik ez du egiten eta ez du inbertsiorik aurreikusten". Alde horretatik, plana "eskasa" zela nabarmendu dute. Konkurtso legeaBitartean Isphording enpresako zuzendaritzak konkurtso legea eskatu du. Asteartean izan zen administratzailea Altsasuko lantegian, eta uzendaritzarekin bildu eta gero langileen ordezkariarekin izan zen. Erabiltzen duen lan sistema azaldu zion enpresa batzordeari. Aurreratu zienez, ahaleginduko da biltegian dagoen merkantzia bezeroak aldez aurretik ordaintzea horrela "likidezia pixka bat" lortzeko. Agorrilaren 24tikOrdutik daude greban Isphordineko langileak. Asteazkenero Altsasuko azokan bilkurak egiten dituzte.