Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
PSN-ko zinegotziek batzorde-buru izateari uko egin eta gero, NaBai-ko eta NEB-IUN-eko zinegotziek hartu dituzte haiek utzitako ardurak. Hala, Arturo Carreño Parras Osasun, Ongizate eta Elkartasun batzordeko buru izanen da; Mª Carmen Otaegi Saez de Maturana Emakumearen batzordeko buru eta Hirigintza, Etxebizitza, Lanen eta Zerbitzuen batzordeko ardura Pedro Mari Zabalorena izanen da. Bestalde, udal Gobernu Batzordeko ardurarik gabe gelditu dira bi zinegotzi sozialista. Haien ordez NaBai-ko Mª Carmen Otaegi Saez de Maturana eta Iñaki Miguel Martiarena sartu dira. Otaegi lehen alkate ordea izanen da, Miguel 2. alkateordea, 3. a Zabalo eta Carreño 4.a. NaBai-tik jakinarazi digutenez, udaleko talde guztiekin bildu dira ardurak hartzeko prest ote dauden jakiteko. Antza, bigarren bilera txanda bat ere izanen da.