Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean 19 urte bete zituen Altsasuko gaztetxeak. Hori dela eta, Altsasuko Gazte Asanbladan (AGA) egitarau zabala prestatu du, 19 urte kaleak kolorez berpizten lelopean. "Antolakuntza, autogestioa, borroka eta batzarraren" bidean aurrera eginez "beste jendearte eredua eraikitzea posiblea dela ustea" dute AGAn. Ospakizunak astelehenean bertan hasi ziren AGAko kideak kalejira eta meriendarekin. Asteartean gaztetxeen defentsan mobilizazioa izan den. Ikus-entzunezko bat ikusteko aukera izan zen herenegun. Atzokoan, berriz, Iruñerriko gaztetxeen egoeraren berri jaso zuten gaztetxetik pasa zirenak. EgitarauaLastailak 9, ostirala 18:00etan Haurrentzako jolasak eta txokolatada. (Eguraldi txarra eginez gero frontoian). 23:00etan Umore gaua gaztetxean.Lastailak 10, larunbata11:00etan Kalderete txapelketa.13:00etan Prentsaurrekoa.14:30ean Herri bazkaria. Ondoren herri jolasak eta kalejira alde zaharretik23:00etan Dinamo eta Gabba Gabba Hey taldeen kontzertuak.