Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima Euskara Taldeak gaur euskaltzale altsasuarrak batzar irekira hots egin ditu. Kimako kideek haien jardunaren inguruan altsasuarrek duten iritzia jaso nahi dute. Horrekin batera, "hizkuntzaren normalizaziorako bidean indarra non egin beharko litzatekeen" jakin nahiko lukete kimakideek. Taldearen jardunaren errepaso azkar batekin batera, aurki garatuko dituzten jardueren berri ere emanen dute bileran. Bestalde, Kimak jakinarazi du dagoeneko banatu duela ikasturte honetako aurreneko batixabi jokoaren lehen jokaldia. Feriak direla eta, letra zopa batean animaliek ateratzen dituzten soinuak opatu beharko dituzte jokalariek. Bestalde, talde euskaltzaleak irailaren 16rako, ferietako ostiralerako, antolatu duen bertso afarirako txartelak Iortian salgai daudela jakinarazi du. 19:00etanBatzarra Gure Etxea eraikinean izanen da.