Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko urteetan bezala, Altsasuko Udalak ikasturte honetan ere zur langintza tailerra eskainiko du. Udalak etxeetara zabaldutako eskaintzan ez zen ageri taila ikastaroa. Izan ere, hura har zezaketen udal eraikin guztiak lanengatik okupatuta zeuden. Udalak egoera bideratu du Lanbide Heziketako (LH) institutuarekin akordioa lortu eta gero.Taila ikastaroa ikasturte honetan LHko institutuan izanen da. Jose Mari Olmos izanen da irakaslea azaroaren 3tik apirilaren 29ra bitartean. Astearte eta ostegunetan izanen dira klaseak, 18:00etatik 20:00etara. Izena eman nahi duenak 012 telefonora hots egin beharko du hilaren 23a baino lehen. Matrikulak 120 euro balio ditu.