Isphording-eko langileak atzo lanera bueltatu ziren

Guaixe 2009ko urriaren 16a

Isphording-eko langileek astearte arratsaldean egindako batzarrean lanera bueltatzea erabaki zuten. Asteartean bertan langileak ordu bateko kontzentrazioa egin zuten Industria Departamentuak Iruñean duen egoitzaren aurrean. Ondoren enpresa batzordea (5 ELA eta 3 LAB) departamentuko arduradunekin bildu zen. Nafarroako Gobernuko industriako arduradunek langileen ordezkariei jakinarazi zieten ez zutela enpresarendako dirurik bideratuko. Gobernuko kideek langileen ordezkariei jakinarazi zietenez, "enpresak aurkeztutako bideragarritasun plana ez da nahikoa. Ez du bermatzen urte bat edo bi urte barru lantegia zabalik egonen denik". Gobernutik gaineratu zutenez, "enpresak ez du produktu propiorik, patenteak Alemanian daude". ArrazoiakHori jakinda, Langileek batzarra egin zuten eta lanera bueltatzea erabaki zuten. Erabaki horretan ere pisua izan zuen, alde batetik, familia batzuen egoera "nahiko larriak". Bestetik, enpresako konkurtso legepean dago eta administratzaileek zuzendaritzak ematen ez zituen "bermeak" ematen dituela esan digute langileen ordezkariek. "Gaur egun enpresak ez du likideziarik, baina nominak ahal bezain laster ordaindu nahi dituzte". Enpresa batzordetik esan digutenez, lantegiaren etorkizuna ez dago garbi. Diru sarrera bat beharko luke ziurtasuna izateko. Bitartean, abendura bitartean lan eskaerak dauden ikusi edo administratzaileek esaten dutenaren zain gelditu dira langileak. Azken urtean lan karga jaitsi bada ere, lana izan dute langileek. Lehen azpi-kontratatutako enpresek egiten zituzten lan batzuk enpresan bertan egitera pasa ziren. EspedienteaLangileak lanera bueltatu badira ere enpresak enplegu erregulazio espedientea du indarrean, urte bukaerara arte luzatu dena. Espedienteak 93 langileetatik 65 hartzen ditu. 42 langileren lanaldi osoa eta 23ren lanaldi erdia hartuko du.