Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko kultur elkartea estreinakoz Iruñean ospatzen ari den Nafarroako etxe erregionalen kultur astean parte hartzen ari da. Aurreko ostegunean abiatu ziren ekitaldiak eta ekitaldian Ines Moreno Sanchez eta Alba Moreno Gallardo dama altsasuarrek parte hartu zuten, beste etxeetako kideekin batera. Asteartean Nafarroako etxe erregionalen federazioak bere web gunea aurkeztu zuen. Han tokia dute elkarteko kide guztiek, La Encinak barne. Atzokoan Altsasuko elkartekoek sorterriko jakiak prestatu eta lehiaketara aurkeztu zituzten. Gaur jende larriari eskainitako eguna izanen da. Federazioko elkarte bakoitzeko pertsona nagusi bat omenduko da 19:00etatik aurrera. La Encinako Primitiva Galan Cantero izanen da omenaldia jasoko duena, bera baita elkarteko kide beteranoena. Ospakizunak bihar despedituko dira. San Nikolas elizan meza eta lore eskaintza izanen dira. Bazkaldu ondoren, Baluarten ekitaldia izanen da eta han La Encinak parte hartuko du.