Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, Zaldibian, Euskal Herriko eta Alemaniako segalarien arteko Nazioarteko Lehiaketa jokatu zen. Altsasun bizi den Bixente Mitxelenak irabazi zuen Schmiten alemaniarraren aurkako iraupeneko proban, nahiz eta azkenean buruz burukoa izan beharrean, lau kirolarien arteko dema izan, Heinz eta Gabirondo ere aritu baitziren. Kirolari bakoitzak 400 metro karratuko sail bat moztu behar izan zuen, eta Mitxelenak lortu zuen garaipena, 10 minutu eta 42 segundotan bukatu baitzuen lana. Bigarrena Schmiten sailkatu zen (11:11), hirugarrena Gabirondo (12:44) eta laugarrena Heinz (13:30).