Hasi dira Osasun Jardunaldiak

Guaixe 2009ko urriaren 15a

Gaur goizean hasi dira Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatutako XIX. Osasun Jardunaldiak, osasun berrikuntzei eskainiak direnak. Osasun arloan biltzen diren ehundik gora profesional bilduko dira asteburuan Altsasun. Haiendako saioak izanen dira nagusi, baina 16:00etan publiko guztiarendako zabalik izanen den tailer praktikoa dute prest antolatzaileek: Bizkarrezurra nola zainduSarrera ekitaldian OEEko Iñaki G. Gurtubayk Nafarroan euskarak bizi duen egoerari aipamen laburra egin dio. Jardunaldia 4. aldiz herrialdean antolatu dela gogoratu ondoren, antolakuntzan aritu direnak zoriondu ditu. Berak hitza Unai Hualderi, Altsasuko alkateari pasa dio. Unaik eskerrak eman dizkio EOOri egiten duen lanagatik. Alkateak ere garrantzia eman dio halako ekitaldiak Iruñetik kanpo egiteari, "azpiegiturak izanik, Altsasu profesionalen bilkurak egiteko toki egokia baita". Asteburuan izanen diren feriekin eta Nafarroa Oinezekin gozatzera ere gonbidatu ditu parte-hartzaileak. Hitza hartzen hurrengoa Euskarabideako buru den Xabier Azanza izan da. Azanzak aitortu du euskarak osasun arloa ez duela behar duen tokia. OEEren lanaren aitortza egitearekin batera, euskarazko jarduerak garatzearen garrantzia nabarmendu du, are gehiago zientziri lotutakoak direnean. Gaian gehiago sakontzeko Txaro Otxandorena Muñozi egindako elkarrizketa irakur dezakezu. EgitarauaUrriaren 16a, ostirala9:00etan Dokumentazioaren banaketa9:30ean Ongietorria eta aurkezpena.Iñaki G. Gurtubay. Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neurofisiologia Zerbitzuko Atalburua. Iruña.Unai Hualde. Altsasuko Alkatea.Xabier Azanza. Euskarabideako zuzendaria. Nafarroako Gobernua.10:00etan Mahai-ingurua: Hobekuntzak diagnostikoan.Hizlariak:Luis Miranda. Erradiologoa. "Sofia Erregina" Ospitalea. Tutera.Uxua Idiazabal. Kardiologoa. Nafarroako Ospitalea. Iruña.Xabier Beristain. Mikrobiologoa. Bideko Ama Birjina Ospitalea. Iruña.Koordinatzailea: Olatz Olaziregi. Neurofisiologo klinikoa. Bideko Ama Birjina Ospitalea. Iruña.10:00etan Tailerra: Laguntza doluan.11:30ean Atsedenaldia12:00etan Mahai-ingurua: Hobekuntzak tratamenduan.Hizlariak:Ane Zurutuza. Oftalmologoa. Nafarroako Ospitalea. Iruña.Ion Carrera. Traumatologoa. Santa Creu i Sant Pau ospitalea. Bartzelona.Arrate Plazaola. Onkologia Medikoko Zerbitzuko arduraduna. Donostiako Ospitale Onkologikoa.Koordinatzailea: Mikel Urra. Anestesista. Nafarroako Ospitalea. Iruña.14:00etan Bazkaria16:00etan Mahai-ingurua: Kudeaketan aurrerantz.Hizlariak:Mikel Alvarez. Gurutzeta Ospitaleko Zuzendari Kudeatzailea. Barakaldo.Edurne Egino Sasiain. Kudeaketa teknikaria. Nafarroako Ospitalea. Iruña.Maria Jesus Sarrionandia. Pediatra. Abadiñoko Osasun Zentroa.Koordinatzailea: Arantza Zabala. Harrera Ataleko burua. Vianako Printzea Espezialitate Zentroa. Iruña.16:00etan Tailerra: Laguntza doluan.              Bizkarrezurra nola zaindu tailer praktikoa. (Publikoarendako zabalik)17:30ean Atsedenaldia.18:00etan Ahozko Komunikazioak.18:00etan Ipuin lehiaketa. (zehaztasunak web orrian).OEEren urteroko Bilera Orokorra. Urriaren 17a, larunbata9:30etan Ahozko Komunikazioak.10:15ean Hitzaldia: Eriaren ikuspuntua.Joxean Aranzabal. Mondragon Unibertsitateko Irakaslea.11:00etan Atsedenaldia. 11:30ean Mahai-ingurua: Heriotzaren inguruan, berrikuntzak hobekuntza ote?Hizlariak:Mirentxu Goienetxe. SENDA Fundazioa. Iruña.Felix Zubia. ZIUko medikua. Donostia Ospitalea.Manu Eziolaza. Familia-medikua. Burlatako osasun etxea.Txaro Otxandorena. Erizaina. Altsasuko Osasun Zentroa.Koordinatzailea: Koldo Martinez. Masterra Bioetikan. ZIUko medikua. Nafarroako Ospitalea. Iruña.13:30etan Bukaera.14:00etan Bazkaria.Urriaren 18a, igandeaNafarroa Oinez"Txikiak handi" lelopean Arbizuko, Lakuntzako eta Arruazuko herriak biltzen dituen ibilbide zoragarrian bukatutakoan, Sakanako hainbat leku zoragarri ezagutzeko aukera bikaina duzue. Anima zaitezte!