Bapo jan eta bertsotara

Guaixe 2009ko urriaren 20a

Altsasuko Kima euskara taldeak eta Nafarroako Bertsozale elkarteak ostiralean mustu zuten Bertsoberriz, Altsasun zikloa. Bertso afariak eman zion hasiera bertso zikloari. Ederki afaldu ondoren, Jexuxmari Irazu eta Julen Zelaietaren bertsoez gozatzeko aukera izan zuten mahaiaren inguruan bildu ziren 25 lagunek. Festen herri galdeketa, onddoak edo Nafarroa Oinezen gisako gai anitzak aitzakia hartuta, saio ederra egin zuten ferien bezperan.Hasi baino ez da egin Bertsoberriz, Altsasun zikloa. Laster iritsiko dira hurrengo ekitaldiak:, bertsound systema, bertso tailerra eta bertso saioa. Horietan parte hartzeko deia egin du Altsasuko euskara taldeak.