Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espero baino parte-hartzaile gehiago bildu ziren aurreko asteburuan Altsasun, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako osasun berrikuntzei buruzko jardunaldietan. Osasun arloko 130 bat profesional izan ziren mahai-inguru eta tailerretan parte hartu zutenak. Guztiek ere jardunaldien balorazio positiboa egin dute, bai edukiei dagokienez, baita antolakuntzari dagokienez ere. Osasun zentroan bizkarra zaintzeko tailerra egin zen herritar guztiendako zabalik, eta parte-hartzaileak pozik bukatu zuten. Ipuin lehiaketaOsasuna gai hartuta lehiaketara aurkeztutako ipuinen artean onena Carmen Valoisen Asteko kronika izan zen. Eider Sagastizabalen Olatuak sentitzeko moduak idazlanak bigarren saria jaso zuen. Biak ere erakunde antolatzailearen web orrian jarriko dira irakurgai.