Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ate joka dugu Internazionalista Eguna. Askapenak antolatuta, azaroaren 7an ospatuko da Altsasun. Giroa berotzeko, Euskal Herri osoa zeharkatzen ari da Elkartasunez tourra. Horren barruan kokatzen da atzo Sakanara iritsi zen zine maratoia. Hiru astez, Palestinaren eskubideak aldarrikatuko ditu zazpigarren arteak. Palestinako filmakAtzo mustu zuen zine maratoia Children of fire dokumentalak. Israelen kontrako boikot kulturalaren bultzatzaileetako bat izan zen haren zuzendari Mai Masri. Bere pausuak jarraiki, beste zuzendari batzuek ere Palestinako herriak bizi duen egoera salatu dute zinearen bidez. Horren adibide dira hurrengo bi ostegunetan, 21:45ean, Altsasuko Iortia kultur gunean ikusgai egonen diren film eta dokumentalak.Azaroaren 29an: Domicilio privado (2004). 90 min. Benetako gertaera batean oinarritua dago Saverio Constanzo zuzendariaren filma. Israelgo ejertzitoak okupatutako etxeko familiaren bizipenak kontatzen ditu. Familia buruak, Mohamedek uko eginen dio etxea uzteari. Tentsioz beteriko egoerak ekarriko ditu horrek. Azaroaren 5ean: Jenin (2002). 54 min. Mohammed Bakri aktore eta zinegile palestinar ezagunak zuzendutako dokumentala. 2002an Israelgo okupazio ejertzitoak Jenengo errefuxiatu kanpamenduan egindako sarraskiaren testigantza.