Testu bazka

Guaixe 2009ko urriaren 28a

Joan zen kurtsoko esperientziaren ondoren, atzera ere, Testu bazkarekin dator Altsasuko Kima euskara taldea. Ikasturte berriarekin ostegunera pasako dira saioak. Ordua eta biltzeko tokia bera: 19:00etan, Gure Etxea eraikinean. Bihar, osteguna, izanen da lehen saioa. Testu bazkak ez du etxerako lanik ekarriko. Lagundutako irakurketa saio bat egitean datza. Euskal idazle batean testu labur bat hartu, guztion artean irakurri eta, saioaren gidariaren galderen bidez, testuari mamia, zukua, sekretuak eta beste ateratzeko saiakera eginen da.Literatura bidaian parte hartzeko gonbitea egin du Altsasuko euskara taldeak. Lanak errazte aldera, aurretik Altsasuko udal liburutegian izena ematea eskatu dute. Gaur da horretarako azken eguna.