Udazkena argazkitan

Guaixe 2009ko urriaren 26a

Argazki topaketa berria antolatu du Altsasuko Lurrazpi tabernak. Udako sargoriari aurre egiteko, garagardoa izan zen lehen topaketako gaia. Orain, berriz, udazkena fotogenikoa da helburua. Euskarri digitalean aurkeztu behar dira argazkiak eta photoshop erabili daiteke. Parte hartzaile bakoitzak bi argazki aurkez ditzake gehienez. Lurrazpi tabernaren esku geratuko dira argazkiak. Hiru sari zozketatuko dira parte hartzaileen artean: arkumea, ardo kutxa eta gazta bat. Abenduaren 21era arte, lurrazpian@gmail.com helbidera bidali daitezke argazkiak, edo tabernara eraman.