Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pirata, dragoi eta malabaristek Altsasuko karrikak hartu zituzten iraila hasieran. Ezin zailago! jaialdiak bildu zituen guztiak. Zirkoaren handitasunaz gozatzeko egun ederra izan zen. Jaialdiari esker Altsasu, Tutera, Azagra, Uharte-Iruñea eta Viana zirku bihurtu ziren egun batez. Ikuskizunaz gozatzeko, batzuk argazki kamera eskuan atera ziren kalera. Ikuskizun itzelak hilezkortu eta Ezin zailagoa! argazki lehiaketan parte hartu zuten. Joan zen astelehenean banatu ziren lehiaketako sariak. Tuterako Javier Munuera gailendu da, Vianako Rafael Ignacio Antoñanak irabazi du bigarren saria eta Altsasura etorri da hirugarren saria. Epaimahaiak 100 eurorekin saritu zuen Jon Amaroren Amesgaiztoa argazkia. 68 argazkilarik parte hartu dute lehiaketan.