Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurrera doa Altsasuko Kima Euskara Taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatu duen Bertsoberriz Altsasun zikloa. Bertso afariaren ondoren, ikuskizun berritzaile eta orijinala dakar zikloak: Bertsound systema. Altsasuko Gaztetxeak hartuko du emanaldia bihar, 19:00etan.Euskal kulturaren adierazpide tradizionala da bertsolaritza, baina Ozeano zabalaren beste aldeko lagun berriarekin dator oraingoan: Amerikako Estatu Batuetako auzo beltz txiroetan sortutako hip-hop mugimenduaren adierazpideekin (rapa edo break dantza) eta Jamaikako reggaearekin. Jatorri ezberdinak izanda ere, oinarri komuna dute bi adierazpen kulturalek: inprobisazioa. Iñaki Viñaspre bertsolariak, Maisha Mc eta 121 Krew rap abeslari euskaldunak, Aritz Sound System disko-jartzaileak eta break dantzariak bat eginen dute Bertsound systeman. Horien aurretik, Altsasuko hip-hop taldea igoko da gaztetxeko agertokira. Ikuskizuna ziurtatuta dago, bi euroren truke. Hurrengo hitzorduakBertso tailerraren aurkezpena.Azaroaren 10ean, asteartean, 19:00etan, Altsasuko Gure etxean. Bertso saioa Azaroaren 14an, larunbatean, 20:00etan, Altsasuko Iortia kultur guneko areto txikian.