Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Margolari profesionalek bezala, Koldo Arnanzen tailerreko ikasleek jendaurrean jarriko dituzte lanak. Gaur, iluntzeko 19:30ean mustuko da erakusketa Altsasuko Iortia kultur gunean. Ziordiko abesbatzak alaituko du irekiera ekitaldia. Margolanak ikusgai egonen dira azaroaren 15era arte.Margolari aunitz, lan anitzakIa 20 urteko ibilbidea luzea du Koldo Arnanzen tailerrak. Urte horietan guztietan asko dira margolaritzako sekretuetan jantzi direnak, sakandarrak eta arabarrak gehienak. Altsasuko margolariak tailerreko ikasle guztiak gonbidatu ditu erakusketan parte hartzera. Lan bakarra eramanen dute batzuek eta gehiago besteek. "Ikasleek askatasuna izan dute" azaldu digu Koldok. Askatasun hori oinarri, lanen gaiak ere anitzak izanen dira oso: paisaiak, bodegoiak, gustuko irudiak, asmatutakoak, eta abar. "Haurrak dira irudimena astintzera gehien animatzen direnak" azaldu digu maisuak. 6 urtetik hasi eta adin mugarik gabe, nork bere gustuko lana egin du irakasleak bideratuta. Artisten berezko dohainei profesional baten aholkuak gehituta, emaitzak ederrak dira. Horiez gozatzeko aukera izanen da azaroaren erdialdera arte Altsasuko kultur gunean. Erakusketa Azaroaren 15era arte, Altsasuko Iortia kultur gunean. Mustutze ekitaldia gaur, 19:30. Ordutegia: asteartetik larunbatera 18:30etik 21:00etara eta igandetan 18:30etin 20:30era.