Heldu den ikasturtean zabalduko da 0-3 urtekoen ikastetxea

Guaixe 2009ko urriaren 29a

Altsasuko Udalak Navarro Villoslada ikastetxea zenaren beheko solairua 0-3 urte bitarteko haur hezkuntza zentro bezala moldatzeko lanak eman ditu. Lanak Eycons enpresak eginen ditu 1.061.189,14 euroren truke (BEZa kanpo). Altzania kaleko eraikineko beheko solairua moldatzeko lanak 6,5 hilabete iraunen dute. Nafarroako Gobernuak aurrekontuaren %65 estaliko du. Baldintza bakarra lanak azaroaren batean hastea zen eta hala gertatuko da. Lanak bukatu bitartean, udal zerbitzu hori Zelandi eskolako sarrerako patioan kokatutako aurrefabrikatutako moduluetan eskaintzen ari da.