Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kima euskara taldeak sustatzen duen hitz eta esapideen jokoa bueltan da. Euskaltzale altsasuarrek jakinarazi dutenez, "sekula baino sendoago" hasi du ikasturtea jokoak. 217 parte hartzaile izan dira lastailean animaliak ateratzen duten soinuek euskaraz zein izen duten zehaztera animatu direnak. Asmatu dutenen artean MP4 bat eta Gaztezulo aldizkarirako bi harpidetza zozketatu ditu Kimak. Behia > Orrua. Horretan aritzen denean orrues edo muken dabil. Euskara batuan orroa. Txerria > Kurrinka.Ardia > Marraka. Txakurra > Zaunka. Altsasuko euskalkian: jaunka. Katua > Ñauka.Astoa > Arrantza.Zaldia > Irrintzia. Otsoa > Uluka. Sakanan fuluketan edo fulubes esaten da otsoa uluka aritzeari.Oiloa > Kakaraka. Igela > Kro kro egin. Txoriak > Txioka.