Inprobisazioaren maisuak

Guaixe 2009ko azaroaren 2a

Ekaitz Samaniego eta 121 Krew kantuan aritu ziren larunbatean Altsasuko Gaztetxean. Inprobisazio erakustaldi ederra eskaini zuten lau lagunek, bertsolaritza legeak jarraiki lehenak eta rapa oinarri hartuta hirukoteak. Erritmo eta estilo ezberdinak, hitzaren zerbitzura. Aritz Sound System disko-jartzailea eta break dantzariek aberastu zuten ikuskizuna. 80 bat lagunek gozatu zuten Altsasuko Kima Euskara Taldeak antolatutako fusio saio ederraz. Bertso zahar eta jatorren doinuan nahiz rapeatzen, gai anitz landu zituzten gonbidatuek. "Altsasu gora!" aldarrikatuz amaitu zuten ikuskizuna, "beti Altsasu gora, Altsasu euskaldunduz".