Musika adin mugarik gabe

Guaixe 2009ko azaroaren 2a

Helduekin eta seriotasunarekin lotzen dugu musika klasikoa. Goitik behera irauli zuen ideia hori Haize Berriak bandak larunbateko kontzertuan. Ikusmira handia sortu zuen telebistako El conciertazo saioan oinarritutako kontzertu didaktikoak. Horren adierazle, Burunda pilotalekua leporaino bete zuten ia mila lagunak. Maisutasun handiz, banda eta ikusleen arteko muga apurtu zuen Fernando Argentak. Haren esanak jarraiki, mozorrotu, dantzatu, jolastu eta banda zuzentzera animatu ziren haur eta helduak. Ikuskizunaren protagonista bihurtuta, ikusleek gertuago sentitu zuen musika klasikoa eta argi ikusi zuten benetan dibertigarria izan daitekeela. www.haizeberriak.comSakanako bandak bere web orrian eskegi ditu kontzertuko argazkiak.