Madre Corajek Perun egindako lana Gure Etxean ikusgai

Guaixe 2009ko abenduaren 1a

Madre Coraje gobernuz kanpoko erakundeak argazki erakusketa zabaldu du Gure Etxea Eraikinean. Irudi horien bidez erakundeak Peruko Andeetako Huancavelica eta Apurimac eskualdeetan azken zortzi urteetan egindako lana ikusi eta ezagutzeko aukera dago. Eskualde haien errealitatea ere lehen eskutik ezagutzeko aukera izanen da. "Aldaketarako indarra zure eskutan" egitasmoaren barruan egindako lana erakundearen plan baten zati da. Madre Coraje erakundeak pobretutako eskualdeetan lan egiten du. Giza laguntza ematen du, birziklatzean, garapen jasangarriko egitasmoetan, elkartasunera bideratutako hezkuntzan eta bidegabekeriaren salaketan oinarrituta. Horretarako boluntarioak eta ingurumena hobetzeko birziklatzea erabiltzen ditu. Hala, boluntarioek lehen munduan gauzak bildu, haiek konpondu eta pobretutako eskualdeetara bidaltzen dituzte. TailerrakArgazki erakusketarekin batera Madre Coraje elkarteak tailerrak egiteko aukera eskaini du. Birziklatzea, ingurumenaren zaintzaren garrantzia, kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta bestelako gaiak landuko dira tailer horietan. Milurteko helburuak hain zuzen ere. Elkarte, herritar talde eta ikastetxeendako egokiak izan daitezke tailer horiek erakundearen arabera. Tailerrak 10:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 21:30era egin daitezke. Baina aldez aurretik izena eman beharra dago 690 710 356 edo 948 262 871 telefonoetara deituz. Bide bera erabil daiteke gidatutako bisitak lotu nahi izanez gero. ErakusketaGure Etxea eraikinean abenduaren 15era arte, 18:00etatik 21:00etara.