Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elurra izan da azaroko Batixabi jokoaren gaia. Kima euskara taldeak elurrarekin zerikusia zuten 13 hitz jarri zituen eta haien esanahiarekin lotu behar zituzten. "Zailtasunaren seinale" parte hartzea 110era jaitsi da. Hala ere, Kimak jakinarazi duenez "parte-hartzaile asko izan dira lotura ugari egoki egin dituztenak". Mainontzi izeneko bertso-tribial mahai joko ederra gazte olaztiar batek eskuratu du. Bestalde, Gaztezulo aldizkariko harpidetzak bi altsasuarrendako izan dira.