Epaileak dioenaren zain, Isphording ziurrenik itxi eginen da

Guaixe 2009ko abenduaren 1a

Aurreko asteartean Isphordingeko zuzendaritza eta enpresa batzordea (ELA 5 eta LAB 3) bildu ziren, administratzaile konkurtsala presente zegoela. Zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi zien hurrengo egunean merkataritza arloko epaitegian lantegiaren itxiera eskaera aurkeztuko zuela. Langileen ordezkari batek esan digunez, administratzaile konkurtsala "zuzendaritzaren sintonia berean zegoen". Langileen ordezkari batek esan digunez, Isphording-ek "urte bukaera arteko bizitza izan dezake. Azken eskaera batzuk aterako dira, bezero bat ez kaltetzeko. Horregatik bi lan txandatan ariko dira orain arte enplegu erregulazio espedientegatik txanda bakarrean zeuden langileak." KexuAdministratzaile konkurtsalaren jarrerarekin kexu azaldu zaigu enpresa batzordeko kidea: "ateratzen zailak ziren egitasmo eta eskaerei baliabide eta denbora eskaini diela badakigu. Ez da ulergarria gurekin zor handiena duen enpresaren eskariei, Alemaniako Isphording-i, oniritzia ematea". Administratzaileari "zuzendaritzaren eskutik" joatea egotzi dio enpresa batzordeko kide horrek. Bestalde, foru administrazioak "hitz onak besterik ez dituela" salatu du. KooperatibaBospasei langile kooperatiba sortzeko mugitzen hasi dira eta zenbait langilerekin bilerak egin dituzte.