Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altzania eraikinean 0 eta 3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea egiteko lanak hasi dira. Hori dela eta, Sakanako DYAk eraikin hartan zuen egoitza utzi eta aurretik Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak erabili zuen egoitzan kokatu da. Altsasuko Udaleko Lanen Taldeak zenbait egokitzapen egin zituen eta asteburuan DYAko boluntarioek leku aldaketa egin zuten. Hala ere, guztia puntuan egoteko zeozer falta da eta horiek egun hauetan egin dituzte. DYAren egoitza berria Bakea karrikaren 7. zenbakian dago. Bi data garrantzitsuDYAk aurki egoitza berria mustuko du. Horretaz gain, abenduaren 12an elkarteak ibarrean egin dituen 25 urteak ospatuko ditu.