Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udalak aho batez onartu zuen herrian zamalanetarako ordutegia zehaztea. Lan horiek astegunetan eginen dira aurrerantzean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00ak bitartean. Bestalde, udalak Geltoki auzoko eta Felix Arano kaleko sareak eta zoladura berritzeko lanak despeditzeko epea luzatzea onartu zuen. Enpresak abenduaren batera arteko epea izanen du egitekoak despeditzeko. MozioakAltsasuko Udalak aho batez onartu zuen Falange y Tradición taldearen erasoak salatzen zituen mozioa. NaBaik aurkeztutako idatzian "oroimen historikoaren aurkako jarduera terroristak" gaitzetsi zituen udalak. Horrekin batera, mehatxuak jasan dituztenei elkartasuna adierazi eta oroimen historikoaren berreskurapenaren alde egiten ari diren lanarengatik esker ona aitortu zieten. Arnaldo Otegi, Rafa Diaz eta ezker abertzaleko beste militante batzuk espetxeratzea ekarri duen operazioari buruzko gaitzespen mozioa aurkeztu zuen koalizioak ere. Testuan, besteak beste, jasotzen da "bakea eta normalizazio politikoa elkarrizketa eta bide polítiko hutsetik helduko dela" eta, "beraz, eskubide zibil eta politikoen edozein urraketa helburu hauetatik urrundu egiten gaituztela". Koalizioak eta ezker abertzaleak alde bozkatu zuten, PSN eta UPN kontra eta NEB-IUN abstenitu egin zen.Urriaren 13ko sarekada ere ezker abertzaleko zinegotziek aurkeztutako beste mozio baten gaia zen. "Jardun politikoagatik" espetxeratuen askatasuna eskatzearekin batera Alderdien Legea indargabetzeko eskatu zen. "espainiar estatuaren jardunbide antidemokratiko, autoritario eta errepresiboak" salatzearekin batera, gatazka honi irtenbide demokratikoa bilatzeko gure konpromisoa" berretsi zen. Mozioa ezker abertzaleko zinegotzien bozarekin aurrera atera zen. NaBai eta NEB-IUN abstenitu egin ziren eta PSN eta UPN kontrako boza eman zuten.